Hobariak eta Salbuespenak Udal Zergen Gainean

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ)
Hobaria izango dute:
  • Familia ugariek
  • Aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten etxebizitzak
  • Beste kasu batzuk OHZri buruzko ordenantza fiskalean jasotakoak (ikusi indarrean dagoen ordenantza)

Ibilgailuen Zerga
Hobaria izango dute:
  • Ibilgailu historikoak eta gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenak
  • Motor elektrikoko ibilgailua edo ibilgailu hibridoa
  • Gas ibilgailuak
  • Familia ugaria

Desgaitasunagatiko salbuespena honako kasu hauetan aplikatuko da:
  • Minusbaliotasun-maila % 65etik aurrera eta 14 Cv baino gutxiagoko ibilgailua.
  • % 33 eta % 65 bitarteko desgaitasun maila, % 25eko edo gehiagoko mugikortasun-murrizketa eta 14 Cv baino gutxiagoko ibilgailua.
  • % 65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen pertsonaren bat guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza dela-eta bere kargura duela egiaztatzen duten titularren ibilgailuak.
  • Mugikortasun murrizketa % 75 edo altuagoa den kasuetan, ez da 14 zaldi fiskalen muga aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiarekin erabiltzeko egokituta badago.

Hasierako hobaria edo salbuespena eragin zuten inguruabarrak aldatzen badira eskaera berri bat egin behar da.
Eskabidea egin eta hurrengo zergaldian izango dituzte ondorioak.

Norentzat

Hobariak subjektu pasiboak eskatu behar ditu. Aurreko atalean adierazitako irizpideak betetzen dituzten pertsonek.
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  3. Baiespena edo ezespena ebaztea.
  4. Interesdunei jakinaraztea.
  5. Datu basean erregistratzea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaleko zerga-kudeaketan zergadunen jarduerei, eragiketei, jakinarazpenei eta eskariei, iradokizunei eta kexei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Erabateko ezabatzea 10 urte

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, botere publikoaren egikaritza: -Uztailaren 5eko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 14/1989 Foru Araua. -Uztailaren 5eko 11/1989, Gipzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Arau Forala. -Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza. -Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua. -Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. DBEOren 6.1.c) artikulua, lege betekizuna betetzea: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunen Legearen Testu Bategina onartzen duena - Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari Buruzkoa - Irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra, Egintzak Administrazio Bidetik Berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamendua onartzen duena - Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea