Mapak - GeoDonostia

GeoDonostiaren bidez, hiriko hainbat mapa ikus ditzakezu, informazio-geruzekin, irudi kartografikoekin eta ortoargazkiekin.

Hiriko mapak

GeoDonostia

GeoDonostiaren xedea da Internet bidez integratzea Donostian, tokiko mailan, sortutako geografiaren arloko datuak, metadatuak, zerbitzuak eta informazioa, betiere elkarreragingarritasun baldintza batzuk beteta eta dagokien lege esparruarekin bat.

Zure iritzia behar dugu

Zure iritzia behar dugu zerbitzua hobetzeko, mapa berriak proposatzeko eta gomendioak egiteko: Herritarren postontzia.

GeoDonostia nola erabili

GeoDonostiak, Datu Espazialen Egiturak, aukera ematen die erabiltzaileei Donostian sortutako datu eta zerbitzuak geoatari honen bidez lokalizatu, identifikatu, hautatu eta eskuratzeko.

Zerbitzu eta aplikazio hauek eskaintzen ditu:

  • Arakatzailea: Web zerbitzuen bidez informazio geografikoa ikusteko eta kontsultatzeko aukera ematen du.
  • Informazio geografikoaren katalogoa: Datuak eta zerbitzuak batera bilatzeko aukera ematen du.
  • Mapen katalogoa: Udalak argitaratutako mapa galeria batera sartzeko aukera ematen du.
  • Datuak deskargatzea: Datu geografikoak FTP bidez deskargatzeko aukera ematen du.

Erabili nahi dituzu gure mapak?

Kontsultatu legezko oharra.

GeoDonostia atariko edukiak Creative Commons Aitortu 4.0 lizentziari lotuta daude. Iturria ondo ikusten den toki batean jarri behar da: Donostiako Udala, GeoDonostia.

Kontsultatu lege-oharrak.