Hirigintza egikaritzea: Hirigintzako jarduketa programa
- Kasuan kasuko jarduketa integratuak identifikatzea; beharrezkoa bada, jarduketen xede den/diren egikaritze unitatea/ak mugatu ahal izango dituzte, edo mugaketa hori aldatu.
- Egikaritze publiko edo pribaturako araubidea eta haren jarduketa sistema.
- Jarduketa integratuak egikaritzeko zehaztapen juridiko, tekniko eta ekonomikoak, eta edonola ere, jarduketaren eduki minimoen erregulazioa.
- Egin beharreko obra guztiak eta urbanizazio karga guztiak, eta horien kostuaren gutxi gorabeherako kalkulua.
- Urbanizazio lanak, eta hala badagokio, eraikuntza lanak egiteko denboraren programa.
Jarduketa programek egingo diren urbanizazio lanak definitu beharko dituzte, eta duten gutxi gorabeherako kostua zehaztu.
Norentzat
- Udalek eta udalaren mende dauden edo udalek osatzen dituzten organismo edo erakunde guztiek, udal plangintza egikaritzeko. Erakunde sustatzaileak ez duenean desjabetzeko ahalik, udala izango da administrazio jardulea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak, 16. artikuluan aipatutako lursailen urbanizazioa edo eraikuntza gauzatzeko, eta foru aldundiek, 16.2. artikuluan aipatutako lursailei dagokienez. Era berean, gaikuntza haien mendeko edo haiei atxikitako edozein organismo edo erakunde publikotara zabal daiteke, helburu berarekin.
- Oro har, administrazio publikoek, jarduketa integratuen bidez dituzten eskumen sektorialak gauzatzeko.
- Administrazio publikoekin partaidetutako entitate edo erakunde pribatuek, jarduketa integratuen bidez haien helburu soziala gauzatzeko.
- Partikularrek, lursailen jabe izan ala ez. Udalak hirigintzako jarduketa programa proposamen bat egiteko asmoa duen edozein pertsona baimendu ahal izango du lursailak behin behinean okupatzeko, informazio zehatza lortzeko helburuz, desjabetzeko legeriak ezarritako zehaztapenei jarraiki. Era berean, administrazio publikoen erregistro eta artxiboetan dagoen informazio eta dokumentaziorako sarbidea izango du, erregimen juridikoa eta funtzionamendua erregulatzen duen araudi orokorraren arabera.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Gainera:
- Justifikaziozko memoria, egikaritzeko programazioaren adierazpenarekin.
- Urbanizazio aurreproiektua.
- Jarduketa osatzen duten egikaritze unitateen informazio eta zedarriztapen planoak.
- Partzela planoa eta jarduketaren helburu diren ondasun eta eskubideen titularren arteko erlazioa.
- Ekonomia eta finantza arloko bideragarritasun azterlana, jarduketaren helburu diren ondasun eta eskubide guztien balorazioarekin.
- Izapidetze eskabidea udal erregistroan formalizatuko da, eta Administraziotik kanpoko pertsona edo erakundeek eginiko eskabideak direnean, kasuan kasuko jarduketa integratuaren arloko urbanizazio programak balioztatutako kostu estimatuaren % 1eko bermea ere entregatuko da. Berme hori kontratazio administratiboaren arloan legediak onartzen dituen moduetako edozeinetan emango da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea (agiri tekniko-juridikoa eta fidantzaren gordailua).
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
- Hirigintza txostenak: arkitektoa, ingeniaria, juridikoa, ekonomikoa.
- Tokiko Gobernu Batzordearen hasierako onespena.
- Iragarkia GAOn eta www.donostia.eus webgunean argitaratzea, programaren edukien funtsezko elementuak azalduz, eta 20 egun baliodun utziz alegazioak aurkezteko. Era berean, akordioa jarduketak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraziko zaie. Espediente osoa udal bulegoetan kontsultatu ahal izango da aipatutako informazio publikorako epean.
- Alegaziorik egonez gero, agiria idatzi duen taldearen txostena.
- Alegazioei eta behin betiko onespenaren proposamenari buruzko hirigintza txostena.
- Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena.
- GAOn akordioa edo hirigintzako jarduketa programaren behin betiko onespenaren presuntziozko egintza argitaratzea, haren edukiaren estraktu batez lagundurik; horien artean egongo dira, gutxienez, esparruaren identifikazioa, sailkapena eta kalifikazioa, esparruari esleitutako eraikigarritasun urbanistikoa, jarduketa sistema, urbanizazio, eta hala badagokio, eraikuntza obrak egikaritzeko aurrekontua eta programazioa.
- Eskatzaileari eta ukitutako pertsona edo entitate jabeei erabakia jakinaraztea.
Izapideen arduraduna
Araudia
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
123/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, hirigintzako estandarrei buruzkoa
21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen ebaluazioari buruzkoa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.