Joko Garbia: partikularrentzako txartela
Norentzat
- Erroldatu gabe dauden pertsonei eta erroldatuta egon arren txartela beste etxebizitza baterako eskatzen duten pertsonei dagokienez, uraren, zaborraren edo saneamenduaren erreziboetan haien izena agertu behar du, bestela, etxebizitzaren alokairuaren kontratua edo jabeak sinatutako baimena aurkeztu beharko du.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Alokairu kontratua edo
- argindarraren edo gasaren horniduraren faktura bat eskatzailearen izenean, edo
- jabeak sinatutako baimen bat.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 10 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Eskabidea egindakoan, txartelarekin batera, eskatzaileak idatzi bat jasoko du bere etxebizitzan ongi etorria emateko, eta, era berean, zerbitzuari buruzko informazioa jasoko du.Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea, hala badagokio.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Txartela eta hari buruzko informazioa etxera bidaltzea.
- Adierazitako lekuetan kuboa eta poltsak hartzea.
Araudia
Bestelako informazioa
*Eskatzaile bakoitzarentzat txartel bat egingo da soilik. Txartel horrekin edukiontzietan eta poltsak ematen dituen makinetan txartelaren erabilpen guztiak eskatzaileak adierazitako etxebizitzarekin lotuko dira.
*Pertsona bat baino gehiago lotu ahal izango da etxebizitza batekin. Txartel guztien erabilerak etxebizitza horrekin lotuko dira.
*Txartela eskutitz batekin batera bidaltzen da. Eskutitz horretan kupoi bat aurkituko duzu. Kuboa kupoi hori entregatuz eskuratu dezakezu, eskutitzean adierazitako lekuetako batean. Poltsak txartelaren bidez eskuratu ditzakezu txartelarekin batera bidalitako eskutitzean adierazitako lekuetako batean. Poltsak eskuratzeko epeak programatuta daude. Eskuratzeko makinetan azalduko da zein egunetan egongo diren poltsak eskuragarri hurrengo aldian.
*Txartela galduz gero edo txartelak gaizki funtzionatuz gero edo txartela jasotzen ez bada, kopia bat eskatu ahal izango da bai Hiri Zerbitzuen bulegoan bai telefonoz.
Hondakin organikoei buruz informazio gehiago
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Izapide hau telefonoz eskatu ahalko dute bakarrik Donostian erroldatuta dauden eskatzaileek.