Uba Aterpetxean ostatu hartzeko erreserba

Uba Aterpetxea aterpetxe turistiko alternatibo bat da, berdea, jasangarria, eko-efizientea eta kulturen arteko harremanetara irekia. Batik bat, ikerketarekin, berrikuntzarekin, kulturarekin eta kirolarekin zerikusia duten gazteak, familiak eta taldeak erakarri nahi ditu.

Aterpetxean, 44 gela daude, horietako batzuk egokituak, eta guztira 194 ohe, lau solairutan banatuak. Aterpetxeak 3.178 m koadroko azalera erabilgarria du. Ostatu hartzen dutenentzako WIFI sarbideaz gain, hau guztia du: garbitegia, sukaldea, aparkalekua, kirolgune txiki bat, eta gune komun handi eta ikusgarri bat laugarren solairuan, aisialdirako eta atsedenerako.

Norentzat

Heritarrak oro har

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Prezioak eskariaren eta gela motaren araberakoak dira, baina ohe askoko geletan, pertsonako batez besteko prezioa ez da 20 eurotik gorakoa.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Egun bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Aterpean erreserba egitea
  2. Egonaldia ordaintzea

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIAKO SUSTAPENA, AB

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Aterpean ostatu hartzeko beharrezkoa den informazio pertsonalaren kudeaketa

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da. Kontabilitate eta zerga-dokumentazioa merkataritza elburuetarako: 6 urte.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.b) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Green Nest Hostel Uba Aterpetxea
Uba Bidea, 43

Telefonoz
Harrera/Recepción:
34 943457117
Taldeak/Grupos:
34 963261291


Beste batzuk
booking@greenestdonostia.com