Udal aterpetxeetarako online erreserbak

Uliako eta Ondarretako udal aterpetxeetarako erreserba eskaera bat egitea.
Informazio gehiago aterpetxeei buruz

Norentzat

Baldintza hauek betetzen dituen edonork:
  • Aterpekide agiria edo Gazte txartela izatea; aterpetxera heldutakoan erakutsi behar dira.
  • 15 pertsona baino gehiagoko taldeek gutxienez 10 egun lehenago egin behar dute erreserba.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Aterpetxera heldutakoan, aterpekide agiria edo Gazte Txartela erakutsi behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Banakako pertsonek edo 15 pertsona baino gutxiagoko taldeek erreserba unean bertan egin dezakete.
15 pertsona edo gehiagoko taldeen kasuan, erreserba 5 egun lehenago egin behar da.

Prozeduraren urratsak

1. Erreserba egitea:
  • 15 pertsona edo gehiagoko taldeak: eskaera idatziz, posta elektronikoz edo faxez egin behar da, eta bertan, pertsona kopurua, erakundearen izena, telefonoa, helbide elektronikoa… zehaztu behar dira.
    • Lekua egonez gero, formalizatu beharreko kontratua eta kontratuko baldintzen aurretiko irakurketa bidali behar dira.
    • Proformako faktura bidali behar da.
    • Egonaldia egin aurretik, ordaindu egin behar da.
  • Banakako pertsonak edo 15 pertsona baino gutxiagoko taldeak: online formularioa bete da.

2. Lekua dagoela baieztatutakoan, ordainketa egiteko txartelaren datuak eman behar dira.

3. Ordainketa aterpetxera iritsitako egunean egingo da, baina 1 €-eko kobrantza sinboliko bat egingo da, txartela baliozkoa dela egiaztatzeko.

Oharrak

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazioa

Informazio gehiago beste aterpetxe batzuei buruz

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Uliako eta Ondarretako udal aterpetxeetarako erreserba eskaera egiteari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) art. interes publikoaren izenean egindako jarduera. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.3) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
  • Ondarretako aterpetxea: Igeldo pasealekua, 25
  • Uliako aterpetxea: Ulia pasealekua, 297

Telefonoz
Ondarreta:
  • (+34) 943 310 268
  • Fax: (+34) 943 214 090
Ulía:
  • (+34) 943 483 480
  • Fax: (+34) 943 291 360



Beste batzuk
Ondarreta:ondarreta@donostia.eus
Ulía: ulia@donostia.eus
Zerikusia duten izapide nabarmenak