2021eko Donostiako kirolari garrantzitsuenei "Urrezko Kirol Txartela" eman die Donostia Kirolak

2022-02-11

Donostia Kirolak eta Donostiako Udalak Urrezko Kirol Txartela banatu diete 2021ean amaitu berri den kirol-modalitatean gehien nabarmendu diren hiriko kirolariei. Bigarren urtez jarraian, Covid19ak ezarritako murrizketek eta sari honekin aintzatetsitako kirolari donostiarren kopuru handiak eragotzi egin dute Donostiako udaletxean ohiko harrera egitea.

Guztira 65 Urrezko Kirol Txartel eman dira, 58 banakako kirolari Espainiako txapelketetan podiumera iristea lortu dutenak edo Europako edo Munduko txapelketetan parte hartu dutenak, eta 7 Espainiako edo Kopako txapeldunen titulua lortu duten taldeak, edo euren modalitateko maila goreneko liga lehen postuan amaitu dutenak.

Sari honek 2022. urtean zehar kirolari guztientzat Kirol Txartelerako doako abonua barne hartzen du. Beraz, 160 kirolarik baino gehiagok eskatu ahal izango dute doako abonua.

Era berean, donostiarrek arrakasta garrantzitsuak lortu dituzten kirol-modalitate ugari nabarmendu behar dira. Guztira, 22 kirol-modalitate jasotzen dira zerrenda honetan.

Aurten ere, nabarmendu behar da emakumezko kirolari eta talde ugari daudela aitorpen horretan, eta, banakako kirolarien eta talde sarituetako kideen artean, Donostiako kirolari garrantzitsuenen zerrendaren % 53 osatzen dute, emakumeen kirolak hirian duen garrantziaren adierazgarri, Donostia erreferentzia bihurtu baitu estatu mailan.

 

Kirolarien zerrenda

Aktualitatea