6.000 emakumek baino gehiagok izena eman dute igande honetan, martxoak 3, ospatuko den Lilaton lasterketarako.

2024-02-28

 

Lilaton-ek osatu du izena emateko gehienezko kopurua, eta, beraz, 6.200 emakumek hartuko dute parte igande honetan Donostiako kaleetan egingo den lasterketa ezagun honen 34. edizioan.

Lasterketa 5 km-koa izango da eta CD Atlético SSk antolatu du. Lasterketa 10:25etan hasiko da, Handbikie modalitateko parte-hartzaileen irteerarekin, eta 10:30etan irteera orokorra izango da. Horien aurretik, 9:40etan, aldez aurreko beroketa orokorra egingo da Zumba saio batekin Boulevardean.

Izena eman duten emakume guztiek Emakumearen Etxean (Okendo, 9), martxoaren 1ean (ostirala) eta martxoaren 2an (larunbata) jaso ahal izango dituzte beren dortsalak, 11: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 20: 00etara. Donostian Apalategi Kirolak dendan ere jaso ahal izango dira.

Gipuzkoa Plazan poltsak uzteko kontsigna zerbitzua egongo da 09:00etatik 12:00etara, eta lasterketaren ondoren, parte-hartzaileek Kontxako hondartzako kabinetako dutxak erabili ahal izango dituzte.

Sari banaketa Alderdi Ederren egingo da 11: 30ean, eta kategoria bakoitzeko lehenengo hirurak sarituko dira (Juniorrak, absolutuak eta beteranoak). Sari berezi bat ere emango zaie hiru talde ugarienei.

Aurten, egindako inskripzio bakoitzeko euro bat emango zaio Zaporeak elkarte solidarioari, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzeko.

 

 Informazio gehiago

Aktualitatea