Albisteak
Adineko pertsonentzako ariketa zirkuitua estreinatu da Blas de Otero plazan
2019-09-25
Ostiral honetatik aurrera Blas de Otero plazan, Egiatarra Zahar-Etxearen gainean ezarri diren zirkuitu desberdinetako ibilbideak erabili ahalko dira. Ibilbide horiek alde batetik, noraezean ez ibiltzeko eta egonkortasuna hobetzeko prestatuta daude eta beste alde batetik, esfortzu kognitiboa hobetzeko eginak daude.
Ostiral honetatik aurrera Blas de Otero plazan, Egiatarra Zahar-Etxearen gainean ezarri diren zirkuitu desberdinetako ibilbideak erabili ahalko dira. Ibilbide horiek alde batetik, noraezean ez ibiltzeko eta egonkortasuna hobetzeko prestatuta daude eta beste alde batetik, esfortzu kognitiboa hobetzeko eginak daude.
Printzipioz, jubilatuen klubetako kideak izango dira sistemaren autogestioa aurrera eramango dutenak, baita ariketak kudeatzeko arduradunak ere, azkenean erabiltzaileak ahalduntzea lortuz. Donostiako alkate Eneko Goiak, Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek eta Donostia Lagunkoia eta Egiatarra Zahar-Etxeko hainbat ordezkarik Blas de Otero plazan jarri diren elementuak ikusteko eta Gerobide izeneko proiektua ezagutzeko aukera izan dute.
Eneko Goiak adierazi du, proiektu honek zahartzaro aktiboa bultzatzen lagunduko duela Donostian. Izan ere, ariketa fisikoari esker zahartzaroa geldiarazten da, eta horretarako, garrantzitsua da adineko pertsonentzako jarduera fisikoa egiteko eskaintza egoki bat egotea, gaur dagoen eskaintza parke geriatrikoetara murrizten baita. Euskadi, Japonia eta Frantziarekin batera munduko gizarterik adintsuenetako bat da; beraz, euskaldunen bizi esperantza Europako altuenetako bat da.
Eustaten datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonak Euskadiko biztanleriaren %22a dira eta joera goranzkoa da hurrengo urteei begira. Horiek horrela, Eneko Goiak azaldu du errealitate honen aurrean, Gerobide sortu da, Donostia Lagunkoiaren proiektu bat. Eta proiektu honek adineko herritarrei, baita adin gehieneko pertsonei, aukera eman nahi die hauek forma fisiko on bat berreskuratzeko edo lortzeko, horrela zahartzaroari egoera hobeago batean ekiteko eta azken finean, bizi kalitate hobeago batean bizitzeko.
Horretarako, Blas de Otero plazan, modu erraz eta berri batean elementu PsikoSometikoak eskainiko dituen entrenamenduak egiteko hainbat hiri altzari tekniko jarri dira. Eta Gerobide proiektuaren helburua da, adineko pertsonek duten menpekotasuna gutxitzeko elementu bat izatea eta ariketa fisikoa egitera motibatzea zahartzaro hobeago bat izateko.
Aktualitatea
Aktualitatea