Albisteak
Alazne Mujika eta Jon Arzubialde, lehen donostiarrak Donostiako 45. Nazioarteko Maratoian
2023-11-28
Joan den igandean Donostiako 45. Nazioarteko Maratoia ospatu zen, 3.000 korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten proba. Horien artean, helmugara iristsi ziren bi donostiar nabarmendu ziren: Alazne Mujika eta Jon Arzubialde.
Donostiarrak CDK taldeko Alazne Mujika Alberdi izan zen 42 kilometroak 3 ordu, 20 minutu eta 35 segundoko denborarekin egin zituen lehen emakume donostiarra. Emaitza horrekin, sailkapen orokorreko 926. postuan eta emakumezkoen kategoriako 46. postuan kokatu zen.
Atletico San Sebastian taldeko Jon Arzubialde Elizegi izan zen helmuga 2 ordu, 34 minutu eta 6 segundoko denborarekin zeharkatu zuen lehen donostiarra. Krono horrekin, sailkapen orokorreko 23. postua lortu zuen, eta bere adin-taldeko lehena (60 urteko masterra). Gainera, bere kategoriako Espainiako errekorra hautsi zuen eta 100 km-ko proban munduko errekorra hobetzeko erronka du.
Bi korrikalariek datorren urtean Kirol Txartelaren doako abonua jaso zuten sari gisa.
Zorionak Alazne eta Jon
Aktualitatea
Aktualitatea