Albisteak
Amara kaleko udal pilotalekua hobetzeko lanak hasi dira
2020-05-29
Donostia Kirolak Amara kaleko udal pilotalekua hobetzeko lanak hasi ditu aste honetan. Lau hilabeteko iraupena izango dute eta 221.000 euroko aurrekontua.
Aldi horretan hainbat esku-hartze eginen dira kirol instalazio horretan, besteak beste, estalkiaren egituraren saneamendua eta egungo hegalkinaren sendotzea. Gainera, hormak eta zorua konponduko dira, eta beste itxitura bat egingo da, argi naturala errazago sar dadin instalazioan.
Bestalde, errebotearen gaur egungo hegalkina ere luzatuko da, euriaren eta haizearen aurrean babes handiagoa emateko, eta argi-fokuak berrituko dira, eraginkorragoak izango baitira eta kontsumo txikiagoa eragingo baitute. Azkenik, babes sareak jarriko dira eta pilotalekua pintatuko da.
Frontoiak dira hiriko kirol gunerik ugariena: gaur egun 31 udal frontoi daude eta urtero diru kopuru handia erabiltzen da horiek mantendu eta hobetzeko. Ohiko pintaketa-lanez, sareen hobekuntzaz eta abarrez gain, garrantzi handiagoko beste jarduera batzuk ere egiten dira urtero, hala nola, orain Amaran hasten dena edo urte hasieran Estibausen egin zena, aldagela eta komun berriak jarrita, 150.000 euroko inbertsioa eginda.
Aktualitatea
Aktualitatea