Askatuak Saskibaloi Klubak bere 50. urteurrena ospatuko du aurten.

2024-09-09

 

Askatuak klubak 2024an beteko ditu 50 urte sortu zenetik, eta, urteurren hori ospatzeko, denboraldi osoan zehar garatuko diren askotariko jarduerak prestatu ditu klubak.

Lehenengo ekitaldia hilabete honetan bertan ospatuko da: irailaren 18an, asteazkena, Gaska izango da Askatuak eta Bilbao Basket taldeen arteko partida oroigarriaren eszenatokia. Sarrerak salgai daude jada Askatuak Saskibaloi Taldearen bulegoetan.

Abenduan II. Saskiamets Egunaren bigarren edizioa ospatuko da, saskibaloi inklusiboari eskainitako egunaz gozatzeko jokalariak, entrenatzaileak, senideak eta zaleak biltzen dituen jardunaldia. Gainera, Askatuak Eskolako taldeek Gabonetako Txapelketa ere ospatuko dute.

Apirilean mugaz gaindiko topaketa bat ere egingo da Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko selekzioen artean, saskibaloiaren bitartez eskualdeen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin.

Jardueren programak, denboraldian zehar beste sorpresaren bat barne hartu ahal izango duena, ekainean amaituko du amaiera ekitaldi batekin. Bertan, historian zehar Askatuak elkarteko kide izan diren pertsona guztiek parte hartuko dute.

Aktualitatea