Asteazken honetan Belodromoko atletismo pistak martxan izango dira berriro.

2024-12-10

 

Belodromoko estalkiaren eraberritze integralaren fase berriaren lanak hasi ondoren, afekzioak atletismoan aritzeko hain garrantzitsuak ez direla izango ikusi da, eta, beraz, atletismo pistak abenduaren 11tik, asteazkena, berriro irekitzea erabaki da. Hasiera batean, atletismoak instalazioa erabiltzen jarraitu ahal izango du bere entrenamendu eta lehiaketetarako, baina, puntualki, lanek espazio horretan ere eragina izan dezakete eta, ondorioz, zenbait momentutan erabilera murriztu.

Bestalde, txirrindularitzako pistak itxita jarraituko du oraingoz, eta estalkian egin beharreko lanen bilakaeraren arabera irekiko da berriro, betiere kirolarien segurtasuna lehenetsiz.

Aktualitatea