Atano III. frontoian pilotaren bi finalerdiak jokatuko dira 2025ean

2025-03-13

 

Donostia Kirolak "Donostia Pilota" jarri zuen martxan 2024ko martxoan, Donostian pilota bultzatzeko asmo handiko programa. Orduz geroztik, eta hainbat sustatzaileren eta Gipuzkoako Pilota Federazioaren eskutik, Atano III .a berriro sortu da pilotarien egutegiaren erreferentziazko plaza gisa, eta hainbat motatako partida profesional eta ekimen garrantzitsu biltzen ditu, hala nola, teknifikazioak, formazioak edo emakumezkoen pilota txapelketak.

"Donostia Pilotaren lehen urte honen balantzea oso ona da, ez bakarrik Donostia Kirolarentzat, baizik eta agente laguntzaile guztientzat, eta baita zaleentzat ere, Atanon erantzun bikaina eman baitute. Horregatik, indartu egingo dugu gure apustua eta are baliabide gehiago bideratuko ditugu 2025ean, pilotak Donostian distira izan dezan, merezi duen bezala ", adierazi du Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak.

Datozen hilabeteetan, Atano III .ak maila goreneko partida profesionalak jokatuko ditu. Donostia Kirolak eta Aspe Pelota sustatzaileak egutegi sendoa adostu dute, eta bertan esku pilotako bi finalerdi nabarmentzen dira. Igande honetan, martxoaren 16a, binakako torneoan Ezkurdiak eta Rezustak Laso eta Iztuetaren aurka jokatuko dutena. Eta maiatzean, Donostiako frontoi historikoak buruz burukoaren finalerdia hartuko du.

Bi hitzordu horiez gain, Atano III .ak buruz burukoaren final-laurdenetako ligaxkako partida bat, lau t 'erdiko San Fermin Torneoko bi finalerdiak eta Caixabank Master Torneoko partida berezi bat ere hartuko ditu. Eta, jakina, abuztua Donostia Hiria Txapelketako hiru jardunaldiekin itxiko da.

Aktualitatea