Albisteak
Auzoetako frontoiak eta udal instalazioetako padel pistak bihartik aurrera irekiko dira.
2020-05-25
Gaur arratsaldean, atleta federatuentzat soilik irekiko da miniestadioa, eta Federazioak aurrez koordinatuko du hitzordua.
II. fasera pasatzean, Udalaren kirol instalazio batzuk berriro irekitzeko baimena eman da, baldintza jakin batzuekin. Zehazki, bihartik (maiatzaren 26a) aurrera, padelean jolasteko aukera izango da Etxadi, Mons, Tenis Ondarreta eta Loiolako Erriberak pistetan. Instalazio horietara joateko beharrezkoa izanen da aldez aurretik erreserba egitea, eta binaka jokatu ahal izango da. Etxadiko pisten kasuan, erreserba online egin beharko da, web orriaren bidez; eta gainerako instalazioetarako, erakunde pribatuek kudeatuak, horietako bakoitzarekin harremanetan jarri beharko da erreserba horiek egiteko.
Astearte honetan ere auzoetako pilotalekuak ere irekiko dira (estaliak edo estali gabeak). Horietan, gehienez ere lau lagunek hartuko dute parte, eta ordubeteko iraupena izango du kirol praktikak, jende gehiago sartu ahal izateko. Instalazio horietarako ez da aldez aurreko erreserbarik izango; beraz, erabiltzaileei dei egiten zaie baldintza horiek errespetatzeko.
Azkenik, gaur arratsaldean bertan irekiko da Miniestadioa, baina soilik atleta federatuentzat eta aurretik hitzordua dutenentzat, Gipuzkoako Atletismo Federazioak berak koordinatuta.
Gainerako kirol instalazio eta espazioei dagokienez, ekainaren 8an gimnasioak irekitzeko aurreikuspenek bere horretan diraute, edukiera eta aldez aurreko hitzordua mugatuta.
Aktualitatea
Aktualitatea