Belodromoko txirrindularitza pista urtarrilaren 8an irekiko da berriro

2025-01-07

 

Antonio Elorza Belodromoare estalkia osorik eraberritzeko egiten ari diren lanen fase kritiko bat amaitu ondoren, eta txirrindularitzako pistari eragindako kalteak esanguratsuak ez direla egiaztatu ondoren, Donostia Kirolak pista hori berriro irekitzea erabaki du asteazken honetatik, urtarrilak 8, aurrera.

Erabaki hau Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioarekin adostuta hartu da, eta Federazioak proposatutako segurtasun neurriak egokiak direla eta ziklismoa baldintza seguruetan egitea ahalbidetzen dutela aztertu ondoren.

Obra horiekin egiten ari diren Belodromoko estalkia osorik berritzeak kendu egingo ditu, 2025ean 52 urte beteko dituen instalazio honen iragazketak eta itoginak. Eraginkortasun energetikoa ere hobetuko da.

Donostia Kirolak 1,4 milioi euroko inbertsioa egin du

Aktualitatea