Albisteak
César Benito Udalaren Futbol Zelaia hobetzeko obrak amaitu dira
2021-10-15
Aste honetan amaitu dira Intxaurdi KE emakumezkoen futbol taldeak kudeatzen duen Jasonebaso Futbol Zelaiko (César Benito) hobekuntza lanak
Lan horiek iraun duten hiru hilabeteetan, asfaltoaren planimetria hobetu da, batez ere zelaiaren ipar-ekialdeko angeluan zegoen desnibela zuzentzeko, eta belar artifizialeko zoladura berria jarri da. Halaber, laborategiko saiakuntzak egin dira, kirol-errendimenduaren eta jokaleku-azalera elkarrekintzaren mailak ziurtatzeko, kirol-jardueraren mailaren arabera, maila nazionalean eta/edo eskualdekoan.
Inbertsioaren aurrekontua 247.000 €.koa izan da. Nabarmendu behar da, bai jarduera hori bai aurten bertan Matigoxotegiko Udal Futbol Zelaian egindakoa, Real Sociedaden lankidetzarekin egin direla, erakunde horrek eta Donostiako Udalak kirol azpiegitura horiek hobetzeko lortutako akordioari esker.
Aktualitatea
Aktualitatea