Donostia errugbiko hiriburu bihurtuko da berriro igande honetan, Aviron Bayonnais eta Toulon taldeen arteko TOP14 partidarekin Anoetan

2024-03-27

 

Anoeta Estadioa izango da berriz ere Frantziako errugbi ligako partida jendetsu baten eszenatokia, Aviron Bayonnais Rugby Pro eta RC Toulon taldeek jokatuko duten TOP14 partidarekin. Hitzordua martxoaren 31n da, igandea, 21:05ean, Anoetako Udal Estadioan.

Iaz Frantziako Ligako TOP14 txapelketako hainbat partida jokatu ziren, bi finalerdiak barne, eta 40.000 ikusle inguru biltzea lortu zuten, Donostiako estadioaren ikusleen marka gaindituz.

Igande honetan abiatuko dira Iparraldeko milaka zale, eta beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte futbol-zelaiaren ondoko fanzonean, 'Village Txuri Urdin de San Sebastian' izenekoan (Aviron Bayonnaisek koloreak partekatzen ditu Realarekin)

Aktualitatea