Donostia Kirola astelehen honetan, maiatzak 19, hasiko da Igeldoko Udal Pilotalekua eraberritzeko lanekin

2025-05-19

 

 Igeldoko Udal Pilotalekua hobetzeko lanak maiatzaren 19an hasi dira. Pilotaleku honetan egin behar diren lanen helburu nagusia kanpotik euri-urik ez sartzea da. Auzoko bizilagunek proposatu zuten jarduera hori, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan.

Obra Construcciones Echaideri esleitu zaio, 118.559 €-ko inbertsioarekin, eta uda ostean amaituko da; izan ere, obren erritmoa, auzoak eskatuta, ekainaren amaieran San Pedro herriko jaietan erabili ahal izateko egokituko da.

Jarduketa nagusiak euri-urik ez sartzea izango da, bai alboko fatxadaren eta estalkiaren arteko zuloaren bidez, bai aldameneko urbanizazioaren bidez. Gainera, frontoiaren kanpoaldeko fatxadak eta ezkerraldeko pareta saneatu eta margotu egingo dira, bai eta frontisaren gainean txapazko itxitura bat jarri ere, gaur egun eguzkiak itsutzeko dauden arazoak konpontzeko.

Igeldoko pilotalekua 1912an inauguratu zen, ageriko frontoi gisa. 1994an estalkia jarri zen, eta, azkenik, 2001ean gaur egungo alboko eta atzeko itxitura egin zen

Aktualitatea