Donostia Kirola udal kirol instalazioetara sartzeko Covid pasaportearen derrigortasuna aplikatzen hasi da

2021-12-15

Gaur, abenduak 15, asteazkena, Eusko Jaurlaritzak Covid ziurtagiria edo pasaportea aurkezteko betebeharra ezartzen duen dekretua argitaratu du, hainbat espaziotara sartzeko (besteak beste, kirol-instalazioetara). Horrekin batera, Donostia Kirolak erabiltzaileei (12 urtetil gorako abonatuei eta ikastaroetako ikasleei) jakinarazi nahi die nahitaezkoa izango dela ziurtagiri hori kiroldegietako harrera-postuan aurkeztea instalaziora sartu aurretik.

Harrera-postuan, Covid ziurtagiriaren baliozkotasuna egiaztatuko da aplikazio mugikor baten bidez, eta, ondoren, sarrera-txartela desblokeatuko da; horrela, kiroldegira joaten zaren hurrengo aldietan, ez dute Covid pasaporte hori berriro aurkeztu beharko. Erabiliko den aplikazio mugikorrak bermatuko du instalazioetako erabiltzaileen osasun-datuak ez direla inon gordeko. Sistema gaur ezartzen ari dira eta bihar, abenduak 16, erabat operatiboa egongo da.

Azkenik, Donostia Kirolak instalazioetako erabiltzaile guztien laguntza eta pazientzia eskatu nahi du, prozesu honek ahalik eta azkarren eta ahalik eta enbarazu gutxien eragin dezan.

 

Nola eskatu Covid ziurtagiri digitala

 

Aktualitatea