Donostia Kirolak aire zabaleko ekipamendu berriak sortuko ditu laster

2025-03-28

 

Donostia Kirolak hiriko eta aire zabaleko kirola eta ariketa fisikoa sustatzeko ekintzekin jarraitzen du, eta datozen asteetan hainbat jarduera hasiko ditu Ekialdeko Barrutian.

Horrela, datorren astean Larratxoko skate parkaren eraberritzeari ekingo zaio. "Instalazio hori hobetzea dakar, 47.300 euroko inbertsioarekin eta amaitzeko bi hilabeteko epearekin. Hiriko Skate Park-en mapa eguneratzeko egingo dugun lehenengo jardueretako bat da ", adierazi du Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak.

Bestalde, Buenavistako Batelera plazan kirol-espazio berri bat jartzea aurreikusi da, inguruko bizilagunek proposatu zutena, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan. "Oraingo honetan balio anitzeko espazio bat sortu dugu mahai-teniseko mahaiekin, xake taulekin, kalistenia parke txiki batekin eta saskibaloiko saski batekin, inguruko bizilagunek proposatu bezala. Kirol espazio berri honetan 40.673 €-ko inbertsioa egingo da ", esan du Gabarainek

Azkenik, Jolastokietako eremuan mahai-teniseko mahai bat jarriko da ere, inguruko bizilagunek eskatuta.

Aktualitatea