Donostia Kirolak amaitu ditu Antiguako pilotalekua hobetzeko lanak: herritarren parte-hartzetik eta auzoko elkarteen lankidetzatik sortutako proiektu bat

2024-06-14

 

Antiguako Udal Pilotalekua prest dago jada frontoi honetan egiten diren ohiko pilota jarduerak hartzeko,  hobekuntza-lanak amaitu ondoren eta, bereziki, aurten abuztuaren 6an hasiko den Antiguako Pilota Txapelketa ospetsua.

Donostia Kirolak 490.000 euroko inbertsioa egin du pilotazale jarduera handiena duen Donostiako pilotaleku batean hainbat hobekuntza egiteko, Izurungo pilota eskolarekin, herri txapelketekin eta gure inguruko pilotari afizionatu onenak biltzen dituen Antiguako Pilota Torneoarekin.

Frontoian egin den esku-hartze nagusia harmaila iraunkor berri bat diseinatzea izan da, 259 lagunentzako edukierarekin. Horretarako, aurreko harmaila atzeragarria kendu da, eraginkortasun gutxikoa baitzen eta mantentze-arazo ugari sortzen baitzituen.

Gainera, harmaila berri horren eraikuntzak espazio bat sortu du harmailen azpian, kluben eta lehiaketen eta bestelako ekitaldien antolatzaileen materiala gordetzeko.

Pilotalekurako alboko sarbidea, lehen Alfontso XIII.a plazatik egiten zena, Mikel Laboa plazaren aurrera lekualdatu da, inguruan dabiltzan pertsonak segurtasun handiagoz ibil daitezen. Pilotalekurako sarbideak irekita egongo dira beti, itxiturarik gabe, herritarren kirol-jarduera errazteko, eskola-jarduerarik edo jarduera federatu programaturik ez dagoenean, eta jarduera horrek lehentasuna izango du beste edozein jardueraren aurretik.

Harmailen barruko argiztapenean ere esku hartu da, eraginkortasun energetikoa hobetuz Azkenik, hainbat esku-hartze egin dira harmailen erabilera bermatzeko, baita euria egiten duen egunetan ere, eta euri-uren bilketa kanaletak instalatuta konpondu da.

Frontoi hau Izurun pilota klubaren egoitza da. Kirol honen praktika gazteen artean sustatzeko bere pilota eskolaz gain, Donostia Kirolak bere Donostia Pilota proiektu berriaren barruan laguntzen dituen beste jarduera eta txapelketa batzuk ere antolatzen ditu.

Ildo horretan, IƱaki Gabarainek, Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak adieraz duzenez, "instalazio honek Antigua auzoko gizarte- eta kirol-bizitzarako duen garrantzia azpimarratu du, eta abian jarri berri dugun Donostia Pilota planaren barruan gune garrantzitsua izateko asmoa dugu".

Aktualitatea