Albisteak
Donostia Kirolak doako kirol saio birtualak eskainiko dizkie Kirol Ekintzak Kanpainako partaideei eta Kirol Txartelako harpidedun guztiei ere
2020-03-18
Kirol Ekintzako ikasleek eta Kirol Txartelako harpidedunek jaso ahal izango dituzte.
Kirol Ekintzako ikasleek eta Kirol Txartelako harpidedunek jaso ahal izango dituzte.
Donostia KirolaK 350 kirol saio birtual eskainiko dizkie dohainik Kirol Ekintzak programaren bidez urteko ikastaroetan izena eman duten guztiei, larrialdia egoera irauten duen bitartean.
Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi duenez, “ekimen honen bidez, Udalak kirolera iristea erraztu nahi du, herritarrek bizimodu osasungarria mantendu dezaten COVID-19 delakoak sortutako egoerak irauten duen bitartean”.
Kirol Txartelako harpidedune eta Kirol Ekintzak programako urteko ikastaroetan izena eman duten pertsona guztiek erabiltzaile eta pasahitz bana jasoko dute. Horiek Trainingym aplikazioa deskargatu ondoren sartu beharko dituzte, eta, hala, doako 350 eskoletara sartu.
Trainingym app erabiltzeko gida laburra
Aktualitatea
Aktualitatea