Albisteak
Donostia Kirolak eta kirol-klubek Altzako kiroldegiaren irekiera dela eta antolatutako doako jardueren egitarau zabala
2022-04-11
Altzako Udal Polikiroldegi berriaren irekierak, apirilaren 20an, Donostia Kirolak eta inguruko kirol taldeek antolatutako doako jardueren programa zabala ekarriko du.
Donostia Kirolak doako kirol-jarduerak eskainiko ditu apirilaren 20tik 29ra, besteak beste, GAP, latinzumba, taichi, pilates, hipopresiboak, mantentze-gimnasia edo indoor zikloa. Gainera, maiatzaren 1era arte, igandea, Kirol Txartelaren abonatuak ez diren pertsonek instalazioa doan erabili ahal izango dute, eta horretarako 100 sarrera erreserbatuko dira egunero.
Waterpolo Donostia klubak eta Gimnasia Ritmica Donostia klubak (instalazio horien erabiltzaile izango diren bi klubek) haurrentzako hastapen tailerrak eta waterpolo edo gimnasia erakustaldiak antolatu dituzte egun hauetan.
Gainera, apirilaren 21etik 23ra erronka solidario bat garatuko da Txernobilgo haurrei premiazko laguntza humanitarioa emateko dirua biltzeko. Erronka hori Altza Txernobiletik dauden 6.344km-ko distantzia (joan-etorria) ziklo indoorreko gimnasioko bizikletetan pedalei eraginez osartu nahi da. Jarduera honetarako Txernobil Elkartearen laguntza izango dugu.
Apirilaren 23an, larunbata, Altzako Kirolaren Eguna ospatuko da, ekintza ugarirekin. Goizean, erronka solidarioarekin jarraitzeaz gain, Zumbatoi herrikoia egingo da (plazan, eguraldi ona egingo balu), umeentzako uretako jolasak izango dira. Nordic Walking hastapen-tailerrak ere egingo dira Nordic Walking Donostia Urban Elkartearen eskutik. Azkenik, waterpolo eta gimnasia erritmikoko erakustaldiak egongo dira eta kirol anitzeko pistak izango dira Easo saskibaloiko Mini Kopako agertokia.
Jarduera guztietarako aldez aurretik izena eman beharko da, eta apirilaren 11n (astelehena) irekiko da www.donostiakirola.eus webgunearen bidez edo udal-kiroldegietan.
ALTZAKO UDAL KIROLDEGIA IREKITZEKO EKITALDIEN EGITARAUA.
APIRILAK 20, ASTEAZKENA
- Doako kirol-jardueren programa (GAP, Tonifikazioa, Latinzumba, Indoor Zikloa)
- Bazkide ez direnentzat ate irekiak (aurretik erreserba egin behar da)
- izen-emateak
APIRILAK 21, OSTEGUNA
- Doako kirol-jardueren programa (Pilates, Hipopresiboak, Mantentze-gimnasia, Tai Chi)
- Bazkide ez direnentzat ate irekiak (aurretik erreserba egin behar da)
- 11:00 - 13:00 Waterpoloan hasteko tailerrak 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat (CD Waterpolo Donostia)
- 17:00 - 19:30 Waterpoloko kimu/haur txapelketa (CD Waterpolo Donostia)
- izen-emateak
APIRILAK 22, OSTIRALA
- Doako jardueren programa (tonifikazioa)
- 09:00 - 21:00 Altza-Txernobil-Altza Erronka Solidarioa (6.344km), Txernobilgo haurren aldeko pedalei eraginez (Txernobil Elkartea).
- 11:00 - 13:00 Waterpoloan hasteko tailerrak 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat (CD Waterpolo Donostia)
- 11:30 - 12:30 Ibilbide osasungarria 65 plus Altza auzoan zehar (Ttipi Ttapa)
- 17:30 - 18:30 Gimnasia ritmikoaren hastapenak 8 urtetik aurrerako haurrentzat (CD Gimnasia Erritmikoa Donosti)
- 18:00 - 20:30 kadete/gazte mailako water polo lehiaketa (CD Waterpolo Donostia)
- izen-emateak
APIRILAK 23, LARUNBATA: ALTZAKO KIROLAREN EGUNA
- Bazkide ez direnentzat ate irekiak (aurretik erreserba egin behar da)
- 09:00 - 14:00 Altza-Txernobil-Altza Erronka Solidarioa (6.344km), Txernobilgo haurren aldeko pedalei eraginez (Txernobil Elkartea).
- 09:00 - 20:30 Easo saskibaloi MiniKopa
- 10:30etik 12:00etara Zumbatoi herrikoia
12:00etatik 14:00etara Herri kirolen desafioa auzoko ikastetxeetako bigarren hezkuntzako ikasleen artean(hurrengo larunbatean, apirilak 30, egingo da)- 10:00etatik 13:00etara Nordic Walking ikasten hasteko tailerrak (Nordic Walking Donostia Urban Elkartea)
- 11:00etatik 13:00etara Uretako jolasak igerilekuan (puzgarriak 8-12 urte)
- 17:30etik 18:30era gimnasia erritmikoaren erakustaldia (CD Gimnasia Ritmikoa Donosti)
- 18:00 - 19:00 emakumezkoen water polo erakustaldi-partidak (CD Waterpolo Donostia)
- 19:00 - 20:00 gizonezkoen water polo erakustaldia (CD Waterpolo Donostia)
- izen-emateak
APIRILAK 24, IGANDEA
- Bazkide ez direnentzat ate irekiak (aurretik erreserba egin behar da)
- 9:00 - 14:00 Easo saskibaloi Kopa txikia
- izen-emateak
APIRILAREN 25ETIK MAIATZAREN 1ERAKO ASTEA
- Doako kirol-jardueren programa: GAP, Ziklo indoor, mantentze-gimnasia, tonifikazioa, Pilates, hipopresiboak, tai chi.
- Kirol txartelean abonatuta ez dauden pertsonentzako ateak zabalik (gehienez 100 sarrera egunean, aldez aurretik izena eman behar da)
- izen-emateak
Aktualitatea
Aktualitatea