Albisteak
Donostia Kirolak eta Udalak Donostiako emakumezkoen kirola omendu dute, hiria Europako erreferente bihurtu duena.
2022-06-02
Anoetako Estadioan egindako ekitaldian, denboraldi honetan euren kirol modalitateko maila gorenean lehiatu diren 10 emakumezkoen taldeak egon dira.
Donostiak urteak daramatza emakumezkoen kirolaren lider izaten, zalantzarik gabe, eta estatuko eta Europako erreferente nagusia da, hainbat kirol-modalitatetako kategoria gorenetan parte hartzen duten taldeen kopuruagatik. Hala erakusten du Donostia Kirolak urtero argitaratzen duen ikerketak: Donostiak emakumezkoen talde bateko ratioa du elitean 20.900 biztanleko, eta alde handia dago talde kopuru altuena duen hiriarekin alderatuta, Bartzelona, 163.763 biztanleko taldea bat baitu.
Baina hiria ez da emakumezkoen talde kopuruagatik bakarrik nabarmentzen, baita kirol-emaitzetan islatzen den kalitateagatik ere. Eta alde horretatik, 2021/22 denboraldia ikusgarria eta historikoa izan da. Hori dela eta, emakumezko 10 talde horiek aintzatesteko ekitaldi honetan bildu nahi izan dira, Donostiako emakumezkoen kirol osoaren ordezkari gisa, beste banakako modalitate batzuetan ere ordezkari asko baitituzte.
Esan bezala, denboraldia historikoa izan da, Txuri Urdinen liga eta kopa tituluekin, Bera Berako liga tituluarekin, Donostiako Arraun Lagunak liga eta Kontxako banderarekin, Donostiarra trainerillen Espainiako txapelketarekin, Realaren futbol taldearen azpitxapelketa eta Txapeldunen Ligarako sailkapenarekin, IDK Gipuzkoako Europako sailkapenarekin, CD Gimnasia Erritmikoa Donostia eta Txuri Curlingeko Espainiako txapelketetako brontzearekin.
Gainera, Atletico SS-ko emakumezkoen taldeak 2021ean laugarren postuan bukatu zuen ohorezko mailako liga eta aurten, bi garaipenen ostean, titulua lortzeko sailkatuta daude. Azkenik, Realeko hockey taldeak maila gorenari eutsi dio, eta 2021ean tladeko zenbait jokalarik Europako azpitxapelketa lortu zuten Espainiako selekzioarekin.
Donostiako emakumezkoen kirola aintzatesteko Anoetako Estadioan egin den ekitaldian, bertan egon diren 10 talde bakoitzari zuhaitz bana eman zaio. Zuhaitz horiek Anoeta inguruko hurrengo urbanizazioan gordeko den espazio batean landatuko dira. Ekitaldia amaitzeko, #GoazenNeskak, emakumeen kirolari laguntzeko kanpainaren leloa, osatu dute kirolariek Estadioko berdegunean.
Aktualitatea
Aktualitatea