Albisteak
Donostia Kirolak Gabonetan Non Stop kanpaina antolatu du, Kirol Txartelaren abonatuentzako doako kirol jarduerak
2022-12-12
Izen-emateak abenduaren 19an, goizeko 9:00etan irekiko dira
Kanpaina hau abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egingo da, Kirol Ekintzak ikastaroetan oporrak aprobetxatuz.
Gabonetako Non Stop kanpainak 3.200 plaza eskainiko ditu Bidebieta, Bentaberri, Altza, Intxaurrondo, Belodromo, Etxadi, Paco Yoldi eta Egiako kiroldegietan antolatutako 200 saioetan. Kiroldegi horietan hainbat jarduera egin ahal izango dira: pilates, yoga, ziklo-indoor, TRX, GAP, latinzumba, cross training, body total, mantentze-gimnasia edo tonifikazioa.
Kirol Txartelaren abonatuek doan eman ahal izango dute izena saio horietan, eta online egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan. Izena emateko epea abenduaren 19an, astelehena, irekiko da, 9:00etan.
Aktualitatea
Aktualitatea