Donostia Kirolak Gabonetan Non Stop kanpaina antolatu du, Kirol Txartelaren abonatuentzako doako kirol jardueren kanpaina

2023-12-14

Kanpaina hau abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egingo da, Kirol Ekintzak ikastaroetan oporrak aprobetxatuz.

Gabonetako Non Stop kanpainak 3.400 plaza eskainiko ditu Bidebieta, Bentaberri, Altza, Intxaurrondo, Belodromo, Etxadi, Paco Yoldi eta Egiako kiroldegietan antolatutako 175 saioetan. Kiroldegi horietan hainbat jarduera egin ahal izango dira: pilates, yoga, ziklo-indoor, TRX, GAP, latinzumba, aquagym, cross training, total body, total training, mantentze-gimnasia edo tonifikazioa.

Kirol Txartelaren abonatuek doan eman ahal izango dute izena saio horietan, eta online egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan. Izena emateko epea abenduaren 20an, asteazkena, irekiko da, 9:00etan.

 

KIROL SAOIEN ESKAINTZA

Aktualitatea