Donostia Kirolak GABONETAN NON STOP kanpainak antolatu du, Kirol Txartelari abonatutako pertsonentzako doako kirol jardueren kanpaina

2021-12-14

Kanpaina hau abenduaren 27tik urtarrilaren 5era egingo da, Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroetan oporraldia aprobetxatuz.

Gabonetan Non Stop Kanpainak 3.072 plaza eskainiko ditu Bidebieta, Bentaberri, Altza, Intxaurrondo, Belodromoa, Etxadi, Paco Yoldi eta Egiako kiroldegietan programatutako 190 saioetan. Kiroldegi horietan hainbat jarduera egin ahal izango dira: pilates, aerobic, ziklo-indoor, TRX, GAP, latinzumba, cross training,  mantentze gimnasia, stretching edo bizkorketa.

Saio hauetarako izena ematea doakoa izango da Kirol Txartelean abonatuta daudenentzat, eta on-line egin daitezke donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan. Izena emateko epea datorren astelehenean, abenduak 20, goizeko 9:00etan ireki egingo da.

Programa ikusi

Aktualitatea