Donostia Kirolak Gabonetan Non Stop Kanpainaren edizio berri bat antolatu du

2024-12-18

 

Kanpaina hau abenduaren 23tik urtarrilaren 2ra bitartean egingo da, Kirol Ekintzak ikastaroetan oporrak aprobetxatuz.

Gabonetako Non Stop kanpainak 2.240 plaza eskainiko ditu Altza, Bidebieta, Bentaberri, Intxaurrondo, Belodromo, Etxadi, Paco Yoldi eta Egiako kiroldegietan antolatutako 125 klaseetan. Kiroldegi horietan hainbat jarduera egin ahal izango dira: pilates, yoga, ziklo-indoor, TRX, GAP, latinzumba, aquagym, circuit training, cross training, stretching, total body, total training, mantentze-gimnasia edo tonifikazioa.

Kirol Txartelaren abonatuentzat bakarrik daude zuzenduta jarduera hauek eta doan eman ahal izango dute izena saio horietan. Izen emateak online egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan. Izena emateko epea abenduaren 18an, asteazkena, irekiko da, goizeko 9:00etan.

Jardueren eskaintza

Aktualitatea