Albisteak
Donostia Kirolak haur eta familientzako Zumba jaialdia antolatu du Estibaus pilotalekuan apirilaren 11rako
2025-03-31
Donostia Kirola. Auzoko beste kirol eta gizarte erakunde batzuekin elkarlanean, Zumba jaialdia antolatu du Herrerako Estibaus frontoian apirilaren 11rako.
Jarduera 5 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, baita euren familiei ere.
Bi txanda antolatu dira: lehenengoa, 17:15etik 18:15era, 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat eta haien familientzat: bigarren txanda 18:30ean hasiko da, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat eta haien familientzat.
Jarduera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, eta online egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunean edo aurrez aurre Bidebietako kiroldegian.
Aktualitatea
Aktualitatea