Donostia Kirolak kalistenia pista berri bat irekiko du Bentaberrin urtarrilaren 31n

2024-01-30

Donostia Kirolak hiri-kirola sustatzeko planarekin jarraitzen du, herritar guztientzat irekiak diren aire zabaleko kirol-instalazio berriak eraikiz. Duela pare bat hilabete Bentaberrin parcour esparrua ireki bazen ere, orain kalisteniazko pista berri baten txanda izan da, Bentaberri Udal Kiroldegiaren ondoan hori ere, eta, beraz, dagoeneko zeuden kanpoko pistekin batera, aire zabaleko kirol-gune handi bat eratu da eremu horretan.

Kalistenia goraka doan kirola da, gorputzeko pisua erabiliz ariketa fisikoak egitean oinarritzen dena (sentadillak, menderatuak, flexioak...). Horretarako, hainbat elementu erabiltzen dira, hala nola Bentaberriko parke berrian instalatutakoak, 859m2-ko azalera hartzen duena eta 200.000 €-ko inbertsioa eragin duena.

Perimetro-zirkuitu bat osatzen duten hainbat elementu dinamikok eta parkearen barrualdean dauden beste elementu estatikoago batzuek osatzen dute espazioa. Guztira, 14 elementuk osatzen dute zirkuitu hau, eta kautxuzko zoladura berezi bat ere badu, oinarri indargetzaile batekin.

Instalazio berri hau urtarrilaren 31an irekiko da, eta ezagutzera emateko asmoz, Donostia Kirolak entrenamendu gidatu bat antolatu du egun horretarako, 16:30etatik 18:30etara. Jarduera doakoa izango da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea donostiakirola.eus webgunean edo Bentaberri kiroldegian bertan.

Txaparreneko parcour eta calistenia gune berria

Ildo beretik, Donostia Kirolak beste parcour eta kalistenia gune baten eraikuntza lizitatuko du laster, 250m2-koa, Txaparrene aldean instalatuko dena, eta 75.000 €-ko inbertsioa ekarriko du.

 

Aktualitatea