Donostia Kirolak lizitaziora atera du Bentaberri, Intxaurrondo eta Etxadiko gimnasioen berrikuntza

2024-02-07

 

Donostia Kirolak udal kiroldegietako gimnasioak berritzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du, azken urteetan gehien erabiltzen ari den kirolguneetako bat baita.

Alde horretatik, dagoeneko argitaratu da Bentaberri, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietako gimnasioak berritzeko lizitazio publikoa, rentingaren formulari eutsiz. Rentingak emaitza onak izan ditu Altzan eta Yoldin, eta bost urtean behin gimnasioak erabat berritzeko aukera ematen du, inbertsiorik egin behar izan gabe.

Bentaberri kiroldegia

Bentaberri Udal Kiroldegiko gimnasioan, 420m2-ko azalerarekin, pisu librea, entrenamendu funtzionala eta eremu kardiobaskularra duten lan-eremuak berrituko dira. Pisu libreko eremuan zoladura berezia jarriko da eta pisu libreen aukera zabala izango da, barra olinpikoak eta 2 kg-tik 42 kg-ra bitarteko  mankuernak barne.

Gune aerobikoak 48 makina izango ditu, hala nola, eliptikoak, zintak, eski-simulagailua, eskailera amaigabea, bizikletak, etab.

Etxadi kiroldegia

Etxadin gimnasioko eremu guztiak berrituko dira (128m2): pisu librea, indar gidatuko lana, funtzionala eta kardiobaskularra. Indar gidatuko eremuan, muskulu-talde guztiak lantzeko 9 makina berri instalatuko dira: bizeps, kuadrizeps, deltoide, abdominal eta abar. Gune kardiobaskularrean, 19 makina jarriko dira.

Intxaurrondo kiroldegia

Kiroldegi honetan ere berrikuntza integrala izango da (268m2): pisu libreko gunea, indar gidatua, kardiobaskularra eta funtzionala. Indar gidatuko zonaren kasuan, 10 makina instalatuko dira, eta kardiokoaren eremuan, berriz, 25 makina. Entrenamendu funtzionaleko guneak TRXa, eraztunak, horma-bularrak eta abar dituzten egiturak izango ditu.

Gimnasio horien ekipamendua renting formularen bidez kontratatuko dira, inbertsioa zuzenean egin beharrean. Horrek hobekuntza handiak ekarriko ditu makinen mantentze-lanetan eta eguneratzean. Adibidez, matxurak gehienez 72 orduko epean konpondu beharko dira, eta epe hori gaindituz gero, antzeko beste bat jarriko da makinaren ordez. Gainera, kontratu honek bost urteko iraupena izango du, eta horien amaieran gimnasioa guztiz berrituko da.

 

Datozen 5 urteetan, 785.000 € bideratuko dira renting horretara.

Aktualitatea