Donostia Kirolak puzgarriekin ur-jokoen saioa antolatu du Altzako igerilekuan uztailaren 1ean, auzoko jaietako Haurren Egunaren programazioaren barruan

2024-06-27

 

Donostia Kirolak, Altza auzoko Jai Batzordearekin elkarlanean, puzgarriekin ur-jokoen jarduera antolatu du Altzako Kiroldegiko igerilekuan datorren astelehenerako, uztailak 1, Haurren Egunean, jaien programaren barruan.

Jarduera 12:00etatik 14:00etara egingo da, eta 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Edukiera mugatua denez, beharrezkoa da aldez aurretik kiroldegian izena ematea.

Aktualitatea