Donostia Kirolak Zumbat-on! Egunaren edizio berri bat antolatu du, larunbat honetan, urtarrilak 25, Altzako Kiroldegian

2025-01-22

 

Datorren larunbatean, urtarrilak 25, Altzako Kiroldegian Zumbat-on! Jaialdiaren edizio berri bat antolatu du Donostia Kirolak.

Goizean, 9: 30etik 11:30era, txikienen txanda izango da, eta alebin kategoriako 500 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte, eskola-kiroleko egutegiaren barruan.

Jarduera hau amaitu ondoren, 16 urtetik gorako eta Kirol Txartelean abonatutako pertsonei zuzendutako Zumbatoi herrikoiaren txanda izango da. 11:30etik 12:30era saio bat egingo da kirol anitzeko pistan, eta 120 lagunek parte hartu ahal izango dute

Zumbaton herrikoi hau doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, donostiakirola.eus webgunearen bidez edo udal kiroldegiren batean.

Aktualitatea