Donostia Kirolaren webguneak udal kirol instalazioen ingurumen datuak eskaintzen ditu denbora errealean

2023-09-07

Udal-kiroldegietan instalatutako informazio-pantailek hilabete batzuk daramatzate hainbat kirol-espazioren ingurumen-informazioa denbora errealean eskaintzen. Orain, donostiakirola.eus webgunearen bidez ere eskura daitezke datu horiek.

Zehazki, une bakoitzean ikus daitezke igerilekuen eremuko giro-tenperaturaren datuak, baita igerileku bakoitzeko urak duen tenperatura zehatza ere. Espazio horietako hezetasun erlatiboaren eta CO2 metaketaren datuak ere ikus daitezke.

Igerilekuen araudiaren arabera, uraren tenperaturak 24ºC eta 28ºC artekoa izan behar du, eta 30ºC-ra iritsi ahal izango da txaplata egiteko edo hasteko igerilekuetako ontzietan. Ildo horretan, Donostia Kirolak ezarrita dauka 25 m-ko igerileku guztietako tenperatura ez dela 27ºC-tik jaitsiko, eta gehienezko mugara (30ºC-ra) iritsiko dela hastapeneko igerileku guztietan, Paco Yoldi igerilekuko 25 m-koa barne.

Gainera, gimnasioetako eta ziklo indoorreko aretoetako tenperaturari, hezetasunari eta CO2ari buruzko datuak ere eskura daitezke.

Donostiakirola.eus webgunearen funtzionaltasun berri hau gehitu egiten zaio gaur egun daduen edukiera denbora errealean ikusteko eta 3Dko bisita birtualak egiteko aukerari.

 

Aktualitatea