Albisteak
Donostia Olinpikoa
2024-07-24
Ostiral honetan hasiko dira udako Joko Olinpikoak Parisen eta Donostia Kirolak Donostia Olinpikoa izeneko kanpaina diseinatu du, Donostiako kirolariei edo Donostiako klubetan jokatzen dutenei omenaldia egiteko.
Kanpainak gure kirolarien irudia irudikatzen du hiriko 32 markesinetan, donostiarrek hobeto ezagutu ditzaten eta kirolari olinpiko izateak dakarren lorpena balora dezaten.
Donostiako kirolaren bikaintasuna bistaratzeko modu bat da, eta Donostia kirolaren hiri izateak eliteko kirolari horiengan ere bere adierazlerik onenetakoa duela erakusteko. Aipagarria da, adibidez, Donostiako kirol dekanoa den Atlético San Sebastián klubeko lau olinpikoren parte-hartzea. Guztira 15 kirolari dira kanpaina honetako protagonistak, eta abuztuaren 6ra arte iraungo du.
- Maialen Chourraut (Piraguismoa – Atlético San Sebastián)
- Pau Etxaniz (Piraguismoa – Atlético San Sebastián)
- Miren Lazkano (Piraguismoa – Atlético San Sebastián)
- Ander Cepas (Mahia Tenisa - Atlético San Sebastián)
- Begoña Lazkano (Piraguismoa – Donostia Kayak)
- Maitane Etxeberria (Eskubaloia – Bera Bera)
- Alain Kortabitarte (Skate)
- Andy Criere (Surfa)
- Jon Pacheco (Futbola – Real Sociedad)
- Beñat Turrientes (Futbola – Real Sociedad)
- Darío Brizuela (Saskibaloia – Barça)
- Iñigo Llopis (Igeriketa – Konporta KE)
- Nahia Zudaire (Igeriketa – Buruntzaldea IKT)
- Fernando Mitxelena (Tiro Olinpikoa – Kemen KE)
- John Cabang (Atletismoa – Real Sociedad)
Aktualitatea
Aktualitatea