Albisteak
Donostia Rugby Balezaleak zaleen aurrean aurkeztuko da Gaztedi Rugbyren eta Elorrio Rugbyren aurkako lagunarteko partidekin
2026-09-25
Donostiako errugbiaren proiektu berriak larunbat honetan egingo du aurkezpen ofiziala Anoetako Miniestadio berrituan
Donostia Rugby Balezaleak nesken taldeak ofizialki aurkeztuko du bere burua zaleen aurrean larunbat honetan, irailaren 26an, Gaztedi Rugby eta Elorrio Rugbyren aurkako lagunarteko partida jokatuz, 16:00etan Anoetako Miniestadioan.
Jardunaldiak Donostiako errugbiaren proiektu berriaren lehen une garrantzitsuenetako bat izango da. Proiektua hasiera batean Atlético San Sebastián eta Bera Bera taldeen batasunetik sortu zen. Ondoren, Zarautz Beltzak Lasarte proiektura batu zen, lurralde-dimentsioa sendotuz eta Donostian erreferentziazko klub bat eraikitzeko apustua indartuz. Horrela, emakumezkoen errugbia barne hartuko duen kirol-egitura sendotu da. Gizonezkoek egin zuten moduan, oraingoan neskei dagokie aurkezpena egitea.
Proiektu berria aurkezteko arratsaldea
Larubatean jolastuko diren partidak izango dira hainbat jokalarik, entrenatzaile-taldeek, zuzendaritzak, kolaboratzaileek, erakundeek eta zaleek parte hartuko duten jardunaldiaren ardatz nagusia.
Partidaren aurretik, talde, staff eta zuzendaritzaren aurkezpen eta argazki ofizialak egingo dira, baita komunikaziorako eta ikus-entzunezko edukietarako hainbat ekintza ere.
Larunbat honetako lagunartekoa aukera izango da, halaber, zaleek etapa berri honetan taldeko kide izango diren jokalariak gertutik ezagutzeko, eta klub berriaren nortasuna eta kirol-proiektua aurkezteko.
Donostia Rugby Balezaleak taldeak errugbiaren zaleak, familiak, jokalari ohiak, kolaboratzaileak, erakundeak eta Donostiako zein Gipuzkoako kirolari lotutako pertsonak gonbidatzen ditu larunbat honetan 16:00etan Anoetako Miniestadioko aurkezpen-jardunaldira.
Aurkezpena klub berria gertutik ezagutzeko, taldeei babesa emateko eta Donostiako eta inguruko errugbiarentzat etapa berri bati hasiera emango dion denboraldiari ekiteko aukera izango da.
Aktualitatea
Aktualitatea