Donostiak 3 Hiriburuak Laboral Kutxa MTB txapelketaren estreinaldia hartuko du igande honetan

2026-09-18

 

3 Hiriburuak Laboral Kutxa BTT emakumezkoen liga berria igande honetan, irailaren 20an, abiatuko da Donostiako Ulia mendian. Lehiaketak Euskal Herriko hiru hiriburuak zeharkatuko ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren bultzada eta hiru hirietako erakundeen zein Laboral Kutxaren babesa ditu.

Guztira, 13 taldek eman dute izena lehen edizio honetan: 4 gipuzkoarrek, 6 bizkaitarrek eta 3 arabarrak. Guztira, 52 emakumezko txirrindularik hartuko dute parte.

Donostiako proba 2 kilometro inguruko zirkuitu batean jokatuko da. Taldeak hiru edo lau txirrindulariz osatuta egongo dira, eta hiru orduz ahalik eta itzuli gehien osatu beharko dituzte. Estrategia eta erreleboak funtsezkoak izango dira emaitzarik onena lortzeko.

Uliako estreinaldiaren ostean, ligak irailaren 27an izango du jarraipena Gasteizko Armentia basoan, eta urriaren 12an amaituko da Bilbon, Avril-Artxanda inguruan.

Aktualitatea