Donostiak asteburu pilotazale bizia biziko du, zesta lehiaketa, pilota egokitua eta pilota profesionalarekin

2024-05-16

 

Maiatzaren 18 eta 19ko asteburua pilota jarduera biziarekin dator Donostiako udal pilotalekuetan

Maiatzaren 18an, larunbata, goizeko 10: 30etatik aurrera, Atano III.ean jokatuko dira Gipuzkoako Pilota Egokituaren Txapelketako finalak. Hiru final jokatuko dira: paleta teniseko pilotarekin (liga gorriaren eta liga urdinaren finalak) eta pilota gurpil-aulkian.

Arratsaldean zesta-puntaren txanda izango da Carmelo Balda Frontoian, Zesta Puntako Slam Handiaren hasierarekin. Slam hori jardunaldi ezberdinetan garatuko da ekainaren 15eko finalera arte bi txapelketetan; gizonezkoen Gran Slam eta, lehen aldiz, emakumezkoen Master Series bat.

Azkenik, maiatzaren 19an, igandean, Atano III.ean Artola eta Altunaren arteko buruz buruko finalerdia antolatu da. Partida horretarako sarrera guztiak agortuta daude.

Aktualitatea