Albisteak
Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa abuztuaren 16tik 21era bitartean ospatuko da Egia Udal Kiroldegian
2024-08-14
Lehen mailako sei klubek hartuko dute parte aurten Egiako Nazioarteko Torneoaren 29. edizioan, Egia Eskubaloia klubak antolatuta, abuztuaren 16an, ostirala, hasi eta abuztuaren 23an amaituko dena.
Gizonezkoen txapelketan Bidasoa Irun-ek, Logroño La Riojak, Helvetia Anaitasunak eta Frantziako lehen mailako Limoges Handball-ek hartuko dute parte.
Ostiralean, hilak 15, 18:00etatik aurrera, Limoges frantziarra eta Logroño La Riojak izango dira aurrez aurre. Ondoren, 20:00etan, bigarren finalerdia jokatuko da, Bidasoa eta Anaitasunaren arteko euskal derbia.
Larunbatean, 17:30ean, hirugarren posturako partida jokatuko da, eta, 19:30etatik aurrera, final handia biziko da.
Emakumezkoen txapelketa partida bakarrera erabakiko da, abuztuaren 21ean, asteazkena, 19:30ean, Super Amara Bera Bera eta Replasa Beti-Onak taldeen artean
Aktualitatea
Aktualitatea