Ekainaren 15ean, larunbata, udako denboraldia hasiko da udal kiroldegietan, kanpoko igerilekuak irekiz

2024-06-10

 

Datorren larunbatean, ekainak 15, Altza, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dira, baita solarium gunea eta Paco Yoldi Igerilekuak Kiroldegiko ur jokoak ere. Udako ordutegiak ere indarrean sartuko dira udalaren kirol-instalazio guztietan.

Igerilekua duten kirol-instalazioak egunero irekiko dira udan, igandeak eta jaiegunak barne. Altza, Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegiek izango dituzte ordutegi zabalenak asteburu eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:30era. Kanpoko igerilekuen eta Yoldiko ur-jokoen ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da egunero.

Bestalde, gogoratu behar da Donostia Kirolaren webgunean eskuragarri dagoela instalazio guztietan espazioen okupazioa denbora errealean ikusteko aukera. Horrela, udan, kanpoko igerilekuetako edukieraren egoera ere ikusi ahal izango da une oro, eta horrek erraztu egingo die erabiltzaileei instalazioaren plangintza eta bertara joateko orduak.

2023an, kanpoko igerilekuetako asistentzia errekorra hautsi zen, 550.000 erabilera erregistratu baitziren guztira, eta Altzako kanpoko igerilekuak izan ziren jende gehien bildu zutenak.

Donostia Kirolak gogorarazi nahi du, urteko edozein unetan kontrata daitezkeen Kirol Txartelaren urteko abonamenduez gain, erosketa egunetik 30 egun naturaleko iraupena duten hileko abonuak daudela, eta aukera ona izan daitezkeela uda honetan kirol-instalazioak erabiliko dituzten pertsonentzat. Hileroko abonu horrek, Kirol Txartelaren gainerako abonuek bezala, udal igerileku eta gimnasio guztietarako sarbidea ematen du, baita beste abantaila batzuk ere, hala nola Aukeran bidez kirol-jardueretan parte hartzea.

 

Aktualitatea