Albisteak
Ekainaren 5ean, astelehena, udako denboraldia hasiko da udal kiroldegietan, kanpoko igerilekuak irekiz
2023-06-01
Datorren astelehenean, ekainak 5, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dira, baita solarium gunea eta Paco Yoldi Igerilekuak Kiroldegiko ur jokoak ere.. Altzako kanpoko igerilekuak ekainaren 8an irekiko dira, instalazio osoa itxita egongo baita ekainaren 6an eta 7an, urteko geldialdi teknikoagatik. Udako ordutegiak ere indarrean sartuko dira udalaren kirol-instalazio guztietan
Igerilekua duten kirol-instalazioak egunero irekiko dira udan, igandeak eta jaiegunak barne. Altza, Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegiek izango dituzte ordutegi zabalenak asteburu eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:30era.
Egia eta Gasca kiroldegietan iaz luzatutako ordutegiak mantendu egingo dira, eta ez dira itxiko eguerdian. Ordutegia 9:00etatik 20:30era izango da, astelehenetik ostiralera.
Bestalde, gogoratu Donostia Kirolaren webgunean eskuragarri dagoela instalazio guztietan espazioen okupazioa denbora errealean ikusteko aukera. Horrela, udan, kanpoko igerilekuetako edukieraren egoera ere ikusi ahal izango da une oro, eta horrek erraztu egingo die erabiltzaileei instalazioaren plangintza eta bertara joateko orduak.
Aktualitatea
Aktualitatea