Emakumeen parte-hartze errekorra 2026ko 3 Hondartzetako Krosean

2026-10-06

 

4.500 korrikalari baino gehiagok hartuko dute parte Donostiako lasterketa herrikoiaren 36. edizioan

3 Hondartzetako Krosak 36. edizioa ospatuko du aurten, eta, beste behin ere, Gipuzkoako kirol-egutegiko lasterketa herrikoi beterano eta erakargarrienetako bat dela erakutsiko du.

Ohikoa den bezala, probak Donostiako hiru hondartzak —Ondarreta, Kontxa eta Zurriola— zeharkatuko ditu, parte-hartzaileei 10 kilometroko lasterketa batean aurki daitekeen ibilbide ikusgarrienetako bat eskainiz.

2026ko edizioak 4.500 korrikalari baino gehiago bilduko ditu, eta, gainera, emakumeen parte-hartze historikoko errekorra ezarriko du. Zehazki, 2.545 emakumek hartuko dute parte, hau da, parte-hartzaile guztien %54,6k. Horrenbestez, 3 Hondartzetako Krosa emakumeen parte-hartze portzentaje handiena duen 10K lasterketa mistoa izango da.

Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, %84,4 Gipuzkoatik etorriko dira, eta ondoren Nafarroako eta Bizkaiko korrikalariak izango dira ugarienak. Datu horrek agerian uzten du probak lurraldean duen sustraitze sendoa, baita inguruko lurralde eta erkidegoetatik parte-hartzaileak erakartzeko duen gaitasuna ere.

 

Informazio gehiago

Aktualitatea