Albisteak
Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak ekainaren 7an irekiko dira.
2021-06-04
Datorren astelehenean, ekainak 7, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dira, baita Paco Yoldi igerilekuen kiroldegiko solarium aeta ur jokoak ere. Udako ordutegiek ere indarra hartuko dute Udalaren kirol instalazio guztietan.
Eusko Jaurlaritzak gaur egun ezartzen dituen murrizketen arabera, igerilekuek edukiera osoaren %50era mugatuko dute; beraz, Etxadiren edukiera 258 pertsonakoa izango da eta Intxaurrondon 246 pertsonakoa. Instalazioetarako sarbideetan jarritako pantailen bidez kudeatuko da edukiera, eta denbora errealean ere kontsultatu ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez.
Gainera, aurten ere ez da hamakarik jarriko kanpoko igerilekuetan, eta ezingo dira etxetik ekarri. Ezgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aulkiak izanen dira, sorosleak emanen dituenak.
Solarium-eremuan pertsonen arteko segurtasun-distantzia errazago mantentzeko, zirkulu batzuk markatu dira, banakako erabiltzaileek edo familiek erreferentzia argia izan dezaten eskuoihala eremu horretan jartzerakoan. Betiere, soroslearen argibideak errespetatu beharko dira.
Donostia Kirolak beste abonu-mota bat du aurten, hilabeteko abonua (25 €), 30 eguneko balioa du, kontratatzen den egunetik hasita, eta Udalaren kirol-instalazio guztietara sartzeko aukera ematen du. Gainera, urte berean hilean lau abonu dituzten pertsonak urteko kuota batera pasa daitezke sarrera kuota ordaindu gabe.
Abonu mota horrek, batez ere udako denboraldirako pentsatuta zegoenak, erantzun handia izan du lehen hiru hilabeteetan, mota horretako 2.000 abonamendu inguru tramitatu baitira.
Aktualitatea
Aktualitatea