Albisteak
Etxadi Udal Kiroldegiko taberna kudeatzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki egin da
2021-05-21
Donostia Kirolak Etxadi Udal Kiroldegiko taberna-kafetegiaren kudeaketa hurrengo lau urteetarako esleitzeko pleguak argitaratu ditu. Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 15ean bukatuko da. Lizitazio honen ondoriozko esleipendun berria aurtengo udako denboraldia bukatutakoan hasiko da kudeaketa egiten, eta taberna irekitzeko gutxieneko ordutegia bermatu beharko du, betiere kiroldegiaren funtzionamendu ordutegia errespetatuz.
Gainera, kontratatutako langileek hizkuntza gaitasun nahikoa izan beharko dute bi hizkuntza ofizialetan aritzeko, eta lehentasuna emango diote euskararen erabilerari. Baldintza-agiriak hondakinak kudeatu eta murrizteko beste baldintza batzuk ere ezartzen ditu.
Taberna-kafetegiaz gain, esleipendunak produktu osasungarriak saltzeko hiru makina jarri beharko ditu. Zehazki, saltzen diren produktuek nutrizio-eskakizun batzuk bete beharko dituzte, eta ezin izango dira genetikoki eraldatutako organismoetatik etorri. Bestalde, bai azukrea bai kafea “Bidezko Merkataritza”ren bidez erosi beharko dira.
Esleipendun berriak ordaindu beharreko gutxieneko kanona hilean 200€-koa izango da, eta proposamenean gora egin dezake.
Aktualitatea
Aktualitatea