Europako kirolaren astean Donostiako kiroldegiek ate irekien jardunaldiak eta doako kirol jarduerak eskainiko dituzte

2019-09-30

Irailaren 23tik 29era udal kiroldegietan sarrera librea izango da, entrenamendu planak eskatu ahal izango dira eta baita doako kirol jardueretako programa zabalean parte hartzea ere.

Irailaren 23tik 29era udal kiroldegietan sarrera librea izango da, entrenamendu planak eskatu ahal izango dira eta baita doako kirol jardueretako programa zabalean parte hartzea ere.

 

Europa osoan jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko Europako Batzordearen ekimena da Europako Kirol Astea. Aurtengo astearen leloa #BeActive da, eta aste horretan zein urte osoan zehar ere pertsona guztiak aktibo mantentzea animatu nahi ditu.

 

Europako Kirolaren Astea dela eta, Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Etxadi, Bentaberri, Paco Yoldi, Belodromoa, Gasca, Manteo eta Egia udal instalazioek ate irekien astea egingo dute, nahi duten donostiar guztiek igerileku zein gimnasioak erabili ahal izango dituzte. Gainera, Altza, Intxaurrondo, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo eta Paco Yoldi kiroldegietan monitoreek prestatutako norberari egokitutako entrenamendu planak ere lortu ahal izango dira.

 

Aste honetan zehar ere, Donostia Kirolak prestatu duen kirol jardueretako programa zabal batean parte hartzerik egongo da. Programa honek 2.000 plaza eskainiko ditu,  90 kirol saioetan banatuta, eta honako kirol jarduera hauek dohainik egin ahal izango dira: ziklo indoor, pilates, TRX, GAP ,yoga,, aerobika, SGA, latinzumbda, dantza latinoak, gimnastika bateratua, mantentze gimnastika eta hipopresiboak.

 

Doako kirol saio hauetarako izen.ematea online egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez, edo baita aurrez aurre udal kiroldegietan, irailaren 16tik aurrera,

 

Bera Bera kirol elkarteak, Manteo udal kiroldegiko kudeatzaileak, aste honetan ere parte hartuko du. Horrela, Manteo udal kiroldegiko gimnasiora sarrera libre utziz gain, aste horretan zehar zenbait kirol ikastaro programatu ditu, eta nahi duenak parte hartu ahal izan du aldez aurretik kiroldegian bertan izena eman ondoren.

 

Europako Kirolaren Aste honen barruan ere, irailak 27, ostirala, Europako Eskola Kirolaren Eguna izango dugu, hiriko ikastetxeek bere ikasleei zuzendutako kirol jarduerak antolatzeko aukerarekin.

 

Donostia Kirola-k, Europako Kirol Aste honetan parte hartzearekin batera hiriko nortasunaren adierazgarri bihurtu den kirolaren garrantzia azpimarratu nahi du. Izan ere, Donostiak Europako kirol praktikaren maila altuenetarikoa du, egindako azken ikerketen arabera, hiritarren %70tik gorak kirola edo jarduera fisikoa egiteko ohitura dauka eta.

 

KIROL JARDUEREN PROGRAMAZIOA ETA IZENEMATEA

Aktualitatea