Gipuzkoako pilota egokituko txapelketaren finala ospatuko da larunbat honetan Donostiako Atano III.ean

2024-05-16

 

Larunbat honetan, maiatzaren 18a, 10: 30etatik aurrera, Donostiako Atano III.a udal pilotalekuan, lehen aldiz, Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. Bertan, gurpil-aulkiko zazpi pilotarik eta adimen-urritasuna duten 24 pilotarik parte hartu dute, hainbat herritan jaialdiak eginez

Larunbat honetan hiru final jokatuko dituzte Atanok 25 tantora. Liga gorriko  paleta eta teniseko pilota modalitatean, Iñaki Divasson zarauztarra eta Leire Esnal zumaiarra, Sheila Cueto donostiarraren eta Xabier Villar zarauztarraren aurka lehiatuko dira. Liga urdineko finalean Luis Zulaika zumaiarrak eta Eneko Sagarmendi mutrikuarrak, Erik Gaton donostiarraren eta Jurdan Arakistain zestoarraren aurka jokatuko dute.

Bestalde, finaletako hirugarrena gurpil-aulkiko pilota modalitateari dagokio. Bertan, Joseba Lasa lesakarra eta Beñat Lizaso oiartzuarra arituko dira batetik, eta Leire Troitiño zarauztarra eta Asier Navaridas sunbildarra bestetik. Lehen aldia da emakume bat modalitate honetako finalerako sailkatzen dela.

Final hauetan Gipuzkoako lau taldeek parte hartzen dute: Zumaia, Zarautz, Errenteriako Mindara eta Donostiako Kemen.

Aktualitatea