Hiru Hiriburuak emakumezkoen pilota txapelketaren hirugarren edizioa igande honetan hasiko da Donostian, Atano III.ean jokatuko diren aurre-kanporaketekin

2024-09-25

 

Emakumezkoen esku-pilotako Hiru Hiriburuak txapelketak hirugarren edizioa izango du igande honetan Donostiako Atano III.ean. EAEko hiru hiriburuetan jokatzen den txapelketa honek gora egiten jarraitzen du, aurten parte-hartzaileen kopuruan beste jauzi bat emango du eta 68 pilotarik eman dute izena.

Txapelketa hiru jardunalditan erabakiko da: igande honetan Atano III.ean jokatuko diren aurre-kanporaketez gain, finalerdiak Bilboko Esperantzan jokatuko dira eta finalak urriaren 13rako iragarrita daude Gasteizko Ogetan.

Txapelketa bost kategoriatan banatuko da, bat  pilota goxoarekin eta beste lau pilota mistoarekin: hasiberriak, gazteak, promesak eta elitea.

Lehiaketa igande honetan bertan hasiko da, irailaren 29an, Donostiako Atano III.ean. Maila guztietako aurre-kanporaketak jokatuko dira, eta fasetik igarotzea lortzen dutenek urriaren 6an izango dute hurrengo hitzordua, Bilboko Esperanza pilotalekuan. Finalak urriaren 13an jokatuko dira Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Elite mailan, aurten zortzi bikotek hartuko dute parte: Etxegarai-Oses, Arrizabalaga-Zabala, Zabaleta-Mendizabal, Uriarte-Capellán, Arraiza-Gaminde, Salsamendi-Bergara, Aldai-Erasun eta Larrarte-Pérez. Aldai-Bergara izan ziren iazko irabazleak, baina aurten bananduta lehiatuko dira oso lehiatua izango dela aurreikusten den txapelketan.

Aktualitatea