Hitzordu bikoitza emakumezkoen pilotarentzat uda honetan Donostian

2024-08-01

 

Donostia Kirolak, ADOS Pilota enpresarekin batera, emakumezkoen pilotak udan Donostian izango duen hitzordu bikoitza aurkeztu du. Lehenengoa, Udara Caixabank txapelketaren barruan dago. Txapelketaren jardunaldi bat abuztuaren 24an izango da Donostiako Atano III.a udal pilotalekuan. Bi partida jokatuko dira, 18:00etan: Ruiz de Infante-Zabala/Arrieta-Mendiburu, eta Barrokal-Orbegozo/Iturriaga-Agirre

Bestalde, Plazaz Plaza txapelketaren laugarren edizioko finala irailaren 15ean jokatuko da Donostiako Trinitate plazako Udal Pilotalekuan. Parte hartuko duten sei bikoteak erabakitzeko zozketa Plazaz Plaza txapelketaren aurkezpenean egin da, Donostiako udaletxean. Sei bikoteak hauek izango dira: Aranburu-Agirre, Barrokal-Oskoz, Ruiz de Infante-R.L. Mujika, Aldaregia-Galeano, Arrieta-Orbegozo eta Iturriaga-Zabala.

IƱaki Gabarain Kirol zinegotziak aurkezpenean parte hartu du eta bi txapelketen balioa azpimarratu du: "Ados Pilota txapelketak Donostia Pilota planaren barruan daude, eta proiektu berriekin pilotaren Donostiako lekua sendotu eta bultzatu nahi dugu. Kasu honetan, emakumezkoen pilota profesionala bultzatu nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa da Ados Pilotak Donostian lehiatzeko tokia izatea".

Aktualitatea