Igeldoko Udal Pilotalekua eraberritzeko lanak amaitu dira

2025-10-14

 

Igeldoko pilotalekua eraberritzeko lanak maiatzean hasi ziren, eta duela gutxi amaitu dira. Beraz, frontoia erabilgarri dago jada. Construcciones Echaidek egindako erreformak 118.559 €-ko inbertsioa ekarri du, eta bizilagunek proposatutako jarduera izan zen, aurrekontu parte-hartzaileen barruan.

Jarduketa nagusiak euri-urik ez sartzea izan da, bai alboko fatxadaren eta estalkiaren arteko zuloaren bidez, bai aldameneko urbanizazioaren bidez. Gainera, frontoiaren kanpoaldeko fatxadak eta ezkerraldeko pareta saneatu eta margotu dira, baita frontisaren gainean txapazko itxitura bat jarri ere, instalazio horretan eguzkitan sortzen ziren itsualdiak konpontzeko.

Igeldoko pilotalekua 1912an inauguratu zen, ageriko frontoi gisa. 1994an estalkia instalatu zen eta, 2001ean, alboko eta atzeko itxitura egin zen, orain hobetu dena.

Aktualitatea